2024ko apirilak 17 eta 18 4. edizioa FICOBA (Basque Country)

2024ko apirilak 17 eta 18 4. edizioa
FICOBA (Basque Country)

BERRIAK

Go Mobility azokak erakusketa-eremuaren % 40 salduta dauka jada, oraindik sei hilabete falta badira ere

  • Enpresa, erakunde eta zentro teknologiko garrantzitsuek beren parte-hartzea baieztatu dute.
  • Azoka azaroaren 27an eta 28an egingo da Ficoban (Irunen).

Go Mobility-ren komertzializazio-kanpaina erritmo onean garatzen ari da. Europako Hegoaldean etorkizuneko mugikortasun jasangarriaren inguruan egingo den lehenengo industria-erakusketa da, eta mugikortasun jasangarriaren eta energia-biltegiratzearen eremuan lan egiten duten profesionalei eta enpresei zuzenduta dago. Sektoreko enpresa eta erakunde garrantzitsuek jada erreserbatu dute beren standa; horien artean daude CAF Group, Cegasa, Circutor, Energiaren Klusterra, Irizar Taldea, IK4 Ikerlan, IK4 Research Alliance, Ikusi, Ingeteam, Innventa Energía, Masermic, MLC-ITS, MU (Mondragon Unibertsitatea), Orona, Pragma Industries, Tecnalia eta Vicomtech.

Komertzializazio-lanak nazioan zein nazioartean burutu dira, sektoreko azoka eta kongresu nagusietan: Bartzelonako Mobile World, The European Battery, Ginebrako (Suitza) Hybrid and Fuel Cell Electric Vehicle (Suitza) eta Bartzelonako Soms Electric topaketa, etab.
Halaber, pasadan astean, Go Mobility Malagako Green Cities Hiri Adimen eta Iraunkortasunari buruzko 9. foroan egon zen bere stand propioarekin, eta Hannover Messe-n ere bai, operadore garrantzitsuekin biltzeko aukera izan zuelarik.

Bestalde, Go Mobility-k lankidetzarako hitzarmen bat egin du Electric Road kongresuarekin. Azken hau Nantesen (Frantzian) egingo da aurten, ekainaren 18an eta 19an, ‘Kale eta errepide elektrikoak’ lelopean. Ezaugarri horiek biltzen dituen ekitaldirik handiena da herrialde galiarrean.

Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen duen Go Mobility – Basque Sustainable Mobility Industry Exhibition azoka Mugikortasun Elektrikoko Industria Garapenerako Gipuzkoako Estrategiaren barruan dago. Haren lanketan 40 agentek baino gehiagok, enpresek, zentro teknologikoek eta mugikortasunarekin eta energiarekin lotutako erakundeek parte hartu dute. Aurreikusita dago industriaren arloko topaketa berri honek goi mailako 1.500 profesional inguru -zuzendariak eta erosketa-arduradunak- bilduko dituela. Bertaratzen direnek sektoreko azken berrikuntzekin erakusketa-eremuaz gozatzeko aukera edukiko dute, eta, horrez gain, hitzaldiak eta mahai-inguruak, ibilgailuak probatzeko zona, matchmaking eta Go Mobility sariak edukiko dituzte. Halaber, nazioan eta nazioartean gonbidatutako erosleekin programa bat egingo da, horietako 50 eroslek erakusketan parte har dezaten xede izanik.

MARIA TSAVACHIDIS

CEO
EIT Urban Mobility

La Dra. Maria Tsavachidis es la directora general de EIT Urban Mobility, una comunidad europea de conocimiento e innovación para acelerar la transición hacia la movilidad urbana sostenible y los espacios urbanos habitables. Antes de incorporarse al Instituto Europeo de Innovación y Tecnología en 2018, fue responsable de Innovación en Siemens durante más de 20 años, empresa en la que ocupó diferentes puestos. Comenzó su carrera como investigadora en el campo de los sistemas de transporte inteligentes y tiene un doctorado en ingeniería de tráfico por la Universidad Técnica de Múnich.