2024ko apirilak 17 eta 18 4. edizioa FICOBA (Basque Country)

2024ko apirilak 17 eta 18 4. edizioa
FICOBA (Basque Country)

BERRIAK

Go Mobility by MUBILek hazten ari den sektore baten itxaropen onek markatutako edizioa itxi du

Go Mobility by MUBILek atzo, osteguna, itxi zituen ateak, Ficoban Europa hegoaldeko mugikortasun iraunkorraren industria berriz elkartu duten bi eguneko azokaren ondoren.

Sektoreak berriz elkartzeko gogoa zuen, eta hori azoka esparruko hiru pabiloietan nabaritu da, giro bikaina izan baitute. 1.500 pertsona inguru hurbildu dira egunotan Ficobara, azokaren hirugarren edizio honetan parte hartu duten 102 enpresa erakusketarien produktu eta zerbitzuen proposamenak bertatik bertara ezagutzeko.

Erakusketariei egindako inkesten lehen azterketa batean, azokak erakarri duen bisitariaren kalitatearekiko gogobetetze maila handia egiaztatu da. Izan ere, inkestatuen % 87k Go Mobility by MUBILen hurrengo edizioan berriz parte hartzeko interesa agertu dute.

Horren harira, Ane Insausti MUBILeko zuzendariak adierazi duenez, “enpresa erakusketari askorekin hitz egiteko aukera izan dut, eta, balorazio gisa, haren hitzetara jotzen dut. Guztiak bat datoz esaterakoan Go Mobility by MUBILen egindako ibilbidea oso onuragarria izan dela, kontsulta asko izan dituztela eta kalitatezko kontaktuak egin dituztela. Beraz, nire balorazioa, azoka nola igaro den, oso ona da”.

Gogobetetze hori bisitariei ere zabaltzen zaie; izan ere, oso positiboki baloratu dute Go Mobility by MUBILen aurkitu dituzten proposamenen aniztasuna eta berritasuna, bai eta mugikortasun jasangarriaren arloko pertsona ospetsuek parte hartu duten hitzaldi programaren gaiaren kalitatea eta interesa ere.

Ia 1.500 bisitari profesionalen jatorriari dagokionez, % 59 Euskaditik etorri dira, % 32 Estatutik, batez ere Madrildik eta Bartzelonatik, eta % 9 Europako herrialdeetatik.

Era berean, azokak sektorearen topagune gisa eskaintzen duen esparrua nabarmendu nahi izan dute, non enpresen, erakunde publikoen eta administrazioen arteko lankidetzarako aukera berriak sortzen diren.

Enpresa erakusketariek eta bisitariek bat egin dute Go Mobility by MUBIL bezalako ekitaldien garrantzia azpimarratzean, ekonomiaren funtsezko sektore baten inguruko jarduera sustatzeko. Izan ere, mugikortasun iraunkorrerako bidea markatzen duten legeen epeak izkinatik bueltan daude, eta eragile askok hartu behar dituzte erabakiak, erakundeetatik eta operadore handietatik hasi eta erabiltzaile partikularretaraino.

Ildo horretan, azpimarratzekoa da Go Mobility by MUBILen erosle handien talde handi bat izan dela, bai estatukoak, bai nazioartekoak, datozen 24 hilabeteetan sektore horietan inbertsioak egiteko asmoa dutenak eta Go Mobility by MUBIL bezalako hitzorduetara joaten direnak, haien beharretara gehien egokitzen diren produktuak eta zerbitzuak bilatzeko.

Go Mobility by MUBILek bere hirugarren edizioa ospatu du mugikortasun jasangarriaren oraina eta etorkizuna lelopean 2022ko apirilaren 27 eta 28an, Irungo Ficoba erakustazokan. MUBIL Fundazioak sustatutako industria erakusketa honek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz esparruaren barruan sortua eta Ficobarekin lankidetzan antolatua, foru erakundearen beraren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa du, eta mugikortasun berriaren balio kateko aktore guztiak bildu ditu.

MARIA TSAVACHIDIS

CEO
EIT Urban Mobility

La Dra. Maria Tsavachidis es la directora general de EIT Urban Mobility, una comunidad europea de conocimiento e innovación para acelerar la transición hacia la movilidad urbana sostenible y los espacios urbanos habitables. Antes de incorporarse al Instituto Europeo de Innovación y Tecnología en 2018, fue responsable de Innovación en Siemens durante más de 20 años, empresa en la que ocupó diferentes puestos. Comenzó su carrera como investigadora en el campo de los sistemas de transporte inteligentes y tiene un doctorado en ingeniería de tráfico por la Universidad Técnica de Múnich.