2024ko apirilak 17 eta 18 4. edizioa FICOBA (Basque Country)

2024ko apirilak 17 eta 18 4. edizioa
FICOBA (Basque Country)

BERRIAK

70 erakusketari Go Mobility-ren lehen edizioan

  • Michael Liebreich eta Claudia Peñaranda bezalako erreferentziazko hizlariek hartuko dute parte
  • azaroaren 27 eta 28an Ficoban ospatuko den mugikortasun jasangarriko azokan.

Go Mobility-k, etorkizuneko mugikortasun jasangarriko Europa Hegoaldeko erakusketa industrialaren lehen edizioak, komertzializazio prozesua ia amaitutzat ematen du, mugikortasun iraunkorrari eta energia metaketari lotuta dauden profesional eta enpresei zuzenduta dagoena.

70 dira Go Mobility-n parte hartuko dutela baieztatu duten erakusketariak, eta orain arreta bisitari profesionalen bilaketan dago jarrita. Bisitari profesional hauek aukera izango dute enpresa erakusketariak ezagutzeko eta hauekin harremanetan egoteko, baita zentro teknologikoekin, administrazioekin, formakuntza zentroekin eta Europa mailan erreferente diren start-up-ekin, inbertsio beharrak aseko dituzten soluzio berritzaileak ezagutzeko aukera izanez.

Lehen mailako hizlariak

Erakusketari zein bisitarientzat, Go Mobility-ren hitzordu erakargarrienetako bat hizlari-taldearen eskutik dator. Horien artean, Michael Liebreich bezalako adituak daude, Liebreich Associates-eko lehendakaria eta CEO, ezagunagoa Bloomberg New Energy Finance-aren sortzaile bezala –energia eta garraio garbien inguruko informazio eta ikerkuntzan liderra mundu mailan. Londreseko Garraio batzarreko kidea da, Imperial College-eko irakasle bisitaria eta Nazio Batuen Energia Jasangarria Guztiontzat ekimeneko maila altuko taldeko kidea.

Go Mobility ere erakusleiho izango da, eta Euskadik mugikortasun iraunkorreko estrategia erakutsiko du bertan. Arantza Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak hitzaldia emango du Euskadik mugikortasun iraunkorraren alde egindako apustuari buruz: orain arte egindako urratsak, abian dauden proiektuak eta etorkizunerako erronkak.

Claudia Peñarandak ere bere parte-hartzea konfirmatu du, Venezuelako arkitektoa, hirigintzan doktorea eta Londreseko metropoli inguru osorako bizikleta-bideen sare estrategikoa definitu eta lehenetsi zuen taldeko zuzendaria, 2015 eta 2017 bitartean. Gaur egun, hazkunde jasangarrirako plan estrategikoak prestatzen dihardu eta azpiegitura handiko garraio-proiektuetarako bideragarritasun planen produkzioaren gestioaz arduratzen da, etxebizitza berrien planifikazioa garraio publikoarekin eta bizikleta bideen sarearekin uztartuz.

Hizlarien panelak, Isabell Büschel, National Expert Spain at Transport & Environment bezalako aditu nabarmenei, Europan elektromugikortasunerako trantsizioa nola bultzatu azalduko diena, Daniel Serrak, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko CARNETeko zuzendari exekutiboak, mugikortasunerako hurbilketa berritzailea proposatuko du Mobility as a Service, disrupting de mobilitymarket hitzaldiarekin.

Ibilgailu elektrikoaren balio-kate osoko enpresa berritzaileak biltzen dituen AEDIVE Ibilgailu Elektrikoa Garatzeko eta Bultzatzeko Enpresa Elkarteko zuzendaria den Arturo Pérez arduratuko da Espainian mugikortasun elektrikoa nola hedatzen ari den erakusteaz. Jaime Rodríguez de Santiago-Concha y Argos, General Manager BlaBlaCar España, Portugal eta Alemania, berriz, lankidetza-mugikortasuneko negozio-eredu berrietan oinarrituko da.

Go Mobility – Basque Sustainable Mobility Industry Exhibition Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka Sailak sustatzen du, eta Mugikortasun Elektrikoan Industria Garatzeko Gipuzkoako Estrategiaren barruan sartzen da.

Ordezkaritza aberatsa Markel Place-n

Praktika onak eta arrakastadun kasu eta proposamenak ezagutzeko helburuarekin, Go Mobility-k hainbat ekimen jarri ditu martxan erakusketaren programa osatze aldera. Horietako bat da Markel Place, mugikortasun jasangarrian erronka ezberdinak planteatzen dituzten hirien,eta produktu eta zerbitzu zehatzak eskaintzen dituzten enpresen arteko harremana areagotzea bilatzaen duena.

Hiri horiek artean daude Eskoziako Dundee, ibilgailu elektrikoen Europako hiri lagunkoiena izendatu dutena, Dublin, Burdeos, Bilbo, Donostia-San SebastiánKopnehage, Madrid, Tesalonica, Gasteiz eta Irun. «Elevator Pitch» (aurkezpen laburra) formatuan aurkeztuko dituzte euren erronkak eta enpresa pribatuekin bilduko dira etorkizuneko balio altuko lankidetza sustatuz, mugikortasun jasangarriaren alorrean.

Go Mobility – Basque Sustainable Mobility Industry Exhibition Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka Sailak sustatzen du, eta Mugikortasun Elektrikoan Industria Garatzeko Gipuzkoako Estrategiaren barruan sartzen da.

MARIA TSAVACHIDIS

CEO
EIT Urban Mobility

La Dra. Maria Tsavachidis es la directora general de EIT Urban Mobility, una comunidad europea de conocimiento e innovación para acelerar la transición hacia la movilidad urbana sostenible y los espacios urbanos habitables. Antes de incorporarse al Instituto Europeo de Innovación y Tecnología en 2018, fue responsable de Innovación en Siemens durante más de 20 años, empresa en la que ocupó diferentes puestos. Comenzó su carrera como investigadora en el campo de los sistemas de transporte inteligentes y tiene un doctorado en ingeniería de tráfico por la Universidad Técnica de Múnich.