2024ko apirilak 17 eta 18 4. edizioa FICOBA (Basque Country)

2024ko apirilak 17 eta 18 4. edizioa
FICOBA (Basque Country)

BERRIAK

60 enpresak baieztatu dute dagoeneko Go Mobility ekimenaren bigarren edizioan parte hartuko dutela

Gaur goizean, Ficoban, Go Mobility Batzorde Teknikoaren bigarren bilera egin da. Bertan, azokaren merkaturatzearen bilakaeraren berri eman da, eta hitzaldien panelean dagoeneko sartu diren hizlarien berri ere.

Go Mobility azokaren bigarren edizioaren komertzializazioa erritmo onean ari da garatzen. Aurten, etorkizuneko mugikortasun berriari helduko dio azokak, hau da, ingurumena errespetatzen duen mugikortasunari, mugikortasun segurua, eskuragarria eta konektatua, eta 60 enpresa baino gehiagok parte hartuko dutela baieztatu dute.

Martxoaren 11n eta 12an Ficoban egingo den Go Mobility azokaren bigarren edizio honek euskal enpresen ordezkaritza zabala izango du, baina baita Estatuko beste zonalde batzuetakoa ere, batez ere Madrilgoa eta Bartzelonakoa, %20 inguruko ordezkaritzarekin. Europako konpainia askoren interesa ere piztu du hitzorduak, eta, oraingoz, %20ko pisu globala du, non Frantziako enpresen presentzia nabarmentzen den. Datu horiek indartu egiten dute azokaren bigarren edizio honen nazioartekotzearen aldeko apustua.

Konpainia horiek ordezkatzen dituzten sektoreei dagokienez, ordezkaritza handiena karga-azpiegiturari dagokio, eta ondoren datoz mugikortasun jasangarriko irtenbide integralak, tranbien, autobusen, autoen, furgoneten eta kamioien fabrikatzaileak edo azpikontratatzaileak, energia-biltegiratzea, osagai-fabrikatzaileak, teknologia- eta ikerketa-zentroak, unibertsitateak eta lanbide-heziketa.

Erakusketari batzuek, beren produktuak eta zerbitzuak beren standetan erakusteaz gain, beren ibilgailuak probatu eta martxan ikusteko aukera eskainiko dute Test Drive gunean. Dagoeneko baieztatuta dago Irizar e-mobility, Basque mobility, Seat, Tecnalia, Man, Renault, KIA, Peugeot eta IK4 CEIT enpresen parte-hartzea.

Esperientziak ezagutzeko guneak

Era berean, hitzaldi-programa ere eratzen ari da, jardunbide egokiak, proposamenak, joerak eta arrakasta-kasuak erakusteko. Hizlarien artean Saki Gerassis, Europako Batzordeko Mugikortasun Zuzendaritza Nagusiko ordezkariak Batzordearen ikuspegia mugikortasun berriaren esparruan eskainiko du.

Ignacio Barrios, Kido Dynamicseko zuzendari nagusiaren asistentzia baieztatu du ere. Konpainiak 6 herrialdetan dihardu lanean, fisika sozialean oinarritutako Big data aztertzeko irtenbide berritzaileak eskaintzen dizkie enpresei eta tokiko gobernuei. Mugikortasunaren Big Dataren demokratizazioa datuetan oinarritutako ekonomia bultzatuz” gaiaz hitz egingo du Barriosek.

Go Mobilityn izango dela baieztatu duen beste hizlarietako bat Raluca Fiser da, Green Revolution ingurumen arloko GKEko presidenteordea, hiri berdea eraikitzeko neurriak ezartzen dituen Errumaniako lehen GKEa. Go Mobility 2020n, Ralucak hiriko mugikortasunaren inguruko joerei buruz hitz egingo du.

Go Mobilityk Belgikako elektromugikortasunerako elkartearen (AVERE) esperientziak ezagutzeko aukera ere eskainiko du, Philippe Vangeelidazkari nagusiaren edo Som Mobilitatkooperatiba katalanaren eskutik, zeinak bere bazkideen joan-etorriak iraunkorragoak izan daitezen lagunduko duten ekintzak eta proiektuak bultzatzea baitu helburu.

Esperientziak ezagutzeko espazioen proposamena poster eremuarekin osatzen da. Go Mobility azokaren lehenengo edizioan bereziki harrera ona izan zuen espazio horrek, non Europako mugikortasun berriko hainbat proiektu ezagutzera ematen baitira poster formatuan.

Bisitariaren profila

Go Mobility-k mugikortasun berriaren balio-kateko sektoreetan interesa duten bisitari erakartzea du helburu, hala nola komunitate eta udalerrietako ordezkari politiko eta teknikoak, azpiegitura publikoen eraikitzaileak, eraikuntza zibileko eta arkitekturako enpresak, azken erabiltzaileari zuzendutako azpiegituren enpresa kudeatzaileak, energia-hornitzaileak, industria osagarria, taxien enpresa operadoreak, ibilgailu partekatuko zerbitzuak, hurbileko garraioa eta banaketa, ingeniaritzak, IKT-ak eta inbertsio-sareak edo arrisku-kapitala, besteak beste.

Go Mobilityri buruz

Go Mobilityk Europako hegoaldean erreferentziazko hitzordu gisa finkatzea du helburu mugikortasun jasangarri eta adimendunaren balio-kateko eragile guztientzat, eta topagune bihurtzea balio erantsi handiko trukeak sustatzeko, proiektu berritzaileak bultzatzeko eta lurraldearen eraldaketa industriala sustatzeko. Azokak merkaturatze prozesua hasi du dagoeneko, eta lehen erakustokiak izen-ematea formalizatzen hasi dira dagoeneko.

Go Mobility Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustatzen dute, eta bi erakundeak bultzatzen ari diren Mugikortasun Elektrikorako eta Energia Biltegiratzeko Estrategiaren barruan kokatzen da.

MARIA TSAVACHIDIS

CEO
EIT Urban Mobility

La Dra. Maria Tsavachidis es la directora general de EIT Urban Mobility, una comunidad europea de conocimiento e innovación para acelerar la transición hacia la movilidad urbana sostenible y los espacios urbanos habitables. Antes de incorporarse al Instituto Europeo de Innovación y Tecnología en 2018, fue responsable de Innovación en Siemens durante más de 20 años, empresa en la que ocupó diferentes puestos. Comenzó su carrera como investigadora en el campo de los sistemas de transporte inteligentes y tiene un doctorado en ingeniería de tráfico por la Universidad Técnica de Múnich.