2024ko apirilak 17 eta 18 4. edizioa FICOBA (Basque Country)

2024ko apirilak 17 eta 18 4. edizioa
FICOBA (Basque Country)

BERRIAK

2024ko apirilaren 17 eta 18an egingo da mugikortasun jasangarriaren azoka profesionalaren laugarren edizioa

  • Ficoban, Gipuzkoako erakustazokan, da hitzordua apirilaren 17 eta 18an
  • Edizio honetatik aurrera, izena aldatuko du azokak: Go Mobility by MUBIL zena orain MUBIL Mobility Expo izango da

(Donostia, 2023ko ekainak 12). Europako hegoaldeko mugikortasun jasangarriko eragile nagusiek, publikoek zein pribatuek, beste hitzordu bat dute sektoreko azken nobedade eta joerekin datorren urteko apirilean. MUBIL Mobility Expo-ren antolatzaileak dagoeneko hasi dira lanean, fabrikatzaileak; erosleak; produktu , zerbitzu eta konponbide hornitzaileak; enpresa liderrak eta preskriptoreak biltzeko. Hitzorduak erakusketa gune bat izango du, eta bertan izango dira azken aurrerapenak azalduko dituzten enpresa garrantzitsuak eta nazioarteko konferentzia eta eztabaida talde bat. Horrek guztiak Europako mugikortasun adimentsu eta jasangarriaren hiriburu bihurtuko du Euskadi.

Laugarren edizio horretan, izena aldatu du azokak. Horrela, bada, orain arte Go Mobility by MUBIL zena orain MUBIL Mobility Expo izango da. Izen horrekin, mugikortasun adimentsu eta jasangarriko poloa eta azokaren entitate bultzatzailea den MUBILek mugikortasun jasangarriarekin eta bi urtean behin Ficoban egiten den azokarekin duen konpromisoa proiektatu nahi du, oraindik indar handiagoz.

MUBIL Mobility Exporen oraingo hitzordua 2024ko apirilaren 17 eta 18an izango da, eta mugikortasun jasangarriaren nazioarteko ekosistema bilduko du. Mugikortasun jasangarria betiere ulertuta garbia, irisgarria, segurua eta konektatua dela bere alderdi industrial eta digitalean.

Hasiera batean, iritziak onak dira azokaren edizio berri honi dagokionez. Nazioartean partekatzen den erronka handietako bat da mugikortasun adimentsu eta jasangarria. Alde horretatik, tokikotik globalera, banakotasunetik kolektibora, egunetik egunera soluzio berriak bilatzen dira erronka horri aurre egiteko.

Gaur egungo eta etorkizuneko mugikortasun jasangarrirako soluzio errealak ezagutu nahi ditu merkatuak. Eta, testuinguru horretan, MUBIL Mobility Expo erakusleiho ezin hobea da eragileek mugikortasunaren inguruan dituzten zerbitzu/produktu berritzaileenak aurkez ditzaten, eta aukera aparta ere bada, mugikortasunaren industriako profesional eta erakunde europarrak biltzeko eta sinergia eta aukera berriak sustatzeko.

Azokako enpresa erakusketariak eta bisitariak

MUBIL Mobility Expo esparru pribilegiatua da automozioko eta ekipamendu elektrikoko enpresentzako, bateria fabrikatzaileentzako, energia hornitzaileentzako (elektrikoa, olioa, gasa eta hidrogenoa), azpiegitura eta sare enpresentzako, zerbitzu integratzaileentzako, konektagarritasuneko enpresentzako, adimen artifizialeko eta big datako enpresentzako, erakunde publikoentzako eta flota operadoreentzako.

Izan ere, erantzunak eskaintzen dizkiote merkatuari, eta negozioa sortzen dute hainbat eta hainbat alorretan, hala nola ibilgailuen alorrean, kargatzeko azpiegituren alorrean, trakzioko eta kargatzeko aplikazioetarako energia biltegiratzearen alorrean, mugikortasun elektrikoaren eta partekatuaren zerbitzuen alorrean, eskaripeko garraioaren eta Mobility-as-a-Service soluzioen alorrean, mikromugikortasun zerbitzuen alorrean, eta ekosistema globalaren eta mugikortasun jasangarriko merkatuen alorrean.

Mugikortasun jasangarriaren kate osorako eskaintza bat da, eta MUBIL Mobility Expo bisitatzen dutenen eskura egongo da. Bertan izango dira operadoreak, erosleak, hirietako eta enpresetako erabakitzaileak eta zerbitzu hornitzaileak, denak ere negozio aukera berrien bila.

Halaber, aurreko edizioetan bezala, MUBIL Mobility Expok bisitari espezializatuak bertara daitezen sustatuko du, mugikortasun jasangarriko produktu eta zerbitzuetan inbertitzeko gaitasuna eta aurreikuspena dutenak (bai enpresa pribatukoak, bai publikoak), Hosted Buyers Programa bat antolatuta.

MUBIL Mobility Expori buruz

Euskadi abangoardian dago mugikortasunerako produktu, zerbitzu eta soluzio berriak ikertzen, fabrikatzen, garatzen eta zabaltzen ari diren eskualdeen artean. Ahalegin horrekin bat egin du MUBIL Hub Euskadiko mugikortasun adimentsu eta jasangarriko guneak. Xedea da sektore horretan dauden gaitasunak indartzea, sektorearen garapena bultzatzea eta alor horretako enpresa sareak nazioartean duen lehiakortasuna eta posizionamendua indartzea.

Hain zuzen ere, Euskadin industria sare esperientziaduna eta berritzailea dago balio kate osoan banatuta: erreferentziazko enpresak, Europan aintzatetsitako zentro teknologikoak edo kluster dinamiko eta espezializatuak, talentua biltzen duten unibertsitateak, lanbide heziketako zentroak, ekintzailetza ekimenak eta mugikortasuneko soluzio berritzaileak definitu eta hedatzen aitzindari diren eragile publikoak.

Horrek guztiak behar adinako masa kritikoa sortu du MUBIL Mobility Expo bezalako proiektu bat abiarazteko. Proiektua Euskadin sortu zen, baina Europako hegoalde osoari begiratzen dio. MUBILek bultzatzen du MUBIL Mobility Expo hitzordua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Energiaren Euskal Erakundearen laguntzarekin.

MARIA TSAVACHIDIS

CEO
EIT Urban Mobility

La Dra. Maria Tsavachidis es la directora general de EIT Urban Mobility, una comunidad europea de conocimiento e innovación para acelerar la transición hacia la movilidad urbana sostenible y los espacios urbanos habitables. Antes de incorporarse al Instituto Europeo de Innovación y Tecnología en 2018, fue responsable de Innovación en Siemens durante más de 20 años, empresa en la que ocupó diferentes puestos. Comenzó su carrera como investigadora en el campo de los sistemas de transporte inteligentes y tiene un doctorado en ingeniería de tráfico por la Universidad Técnica de Múnich.