2024ko apirilak 17 eta 18 4. edizioa FICOBA (Basque Country)

2024ko apirilak 17 eta 18 4. edizioa
FICOBA (Basque Country)

BERRIAK

2.150 profesionalek hartu dute parte Go Mobility azokaren lehen edizioan

Antolatzaileek arrakastatzat jo dute Go Mobility azokaren lehen edizioa, bisitari eta erakusketarien parte hartzearen helburuak beteta.

Go Mobility azokak, etorkizuneko mugikortasun iraunkorraren Europa hegoaldeko lehen erakusketa industrialak, lehen edizioa itxi du ezarritako helburuak beteaz. Antolatzaileek markatutako bisitarien eta erakusketarien zifrak erdietsi dira eta bi egunetan zehar Gipuzkoa mugikortasun elektrikoaren eta energia biltegiratzearen nazioarteko topagune izan da.

Azoka azaroaren 27 eta 28an egin da Ficoban, 70 erakusketari izan ditu eta 2.150 profesional pasa dira bertatik, garapen betean dagoen sektore honen parte diren eragile eta ordezkariak bilduz.

Erakusketariei eta bisitariei egin zaizkien asebetetze galdetegien lehenengo analisi batean, balorazio positiboa jasotzen da, bai erakusketaren zatian, zein paraleloan garatutako hitzaldi eta ekintzetan. Erakusketariak pozik agertu dira bisitarien profilarekin, baita paraleloan garatutako ekintzen kalitatea eta aniztasunagatik, etorkizun jasangarriaren inguruko erronken eztabaidarako eta hausnarketarako foro gisa balio izan dutenak.

Era berean, azpimarratzekoa da Go Mobility azoka mugarri bat izan dela Gipuzkoan, dimentsio hauetako (12.000m2) lehen azoka industriala izan baita.

Feria amaitu ondorengo lehen balantze hau eta gero, datozen asteetan sakoneko ebaluazio bat egingo, sektoreko ordezkariekin batera, Go Mobilty azokaren lehen edizioaren garapena aztertzeko eta datozen edizioen aldizkakotasuna finkatzeko.

MARIA TSAVACHIDIS

CEO
EIT Urban Mobility

La Dra. Maria Tsavachidis es la directora general de EIT Urban Mobility, una comunidad europea de conocimiento e innovación para acelerar la transición hacia la movilidad urbana sostenible y los espacios urbanos habitables. Antes de incorporarse al Instituto Europeo de Innovación y Tecnología en 2018, fue responsable de Innovación en Siemens durante más de 20 años, empresa en la que ocupó diferentes puestos. Comenzó su carrera como investigadora en el campo de los sistemas de transporte inteligentes y tiene un doctorado en ingeniería de tráfico por la Universidad Técnica de Múnich.